Surfrider Foundation Europe elkarteak egunez egun dihardu lanean ureko hondakin horiek kutsadura mota bezala onartuak izan daitezen eta ingurumenean lehentasuna dutela onetsi dadin. Garbiketa-ekintza antolatuz, elkartearen aldarrikapenak zabalduko dituzu gure kostaldeetara. Surfriderrek eskainitako tresna pedagogikoei esker, parte hartzaileak sentsibilizatu ahal izango dituzu giza jarduerek ingurumenean dituzten eraginei buruz eta ingurumenerako onuragarriak diren jarrerak hartzeak duen garrantziaren inguruan.
Hiritarren aparteko mobilizazio horretan aparte hartu nahi eta Itsas Ekimen ekintza bat antolatu nahi al duzu? Zure ekintzaz informa gaitzazu webgunean eta Surfriderrek bidaliko dizu garbiketarako beharko duzun materiala. Antolatzailearen gida eskura daukazu egin beharko dituzun pauso guztietan laguntzeko.